XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hip-hip-hipnotizatua.

Hip-hip-... (Baina hipnotizatua hitza esan baino lehen)

UNTXIA.- ...Hurra!

Jejejejeje!

Hip-hip-hurra!

Hip-hip-hurra!

(Eta ihesari emanen dio berriro, egoera hau bi aldiz gehiago errepikatuz.)

(Hirugarrenean, Hontzak ispilu bat emanen dio Untxiari eta honek erabiliko du Sugeak, begiak ispiluan isladaturik, bere burua hipnotiza dezan.)

(Bikotea, aurrekoen erara geldi geldirik geratuko da)

HONTZA.- Bukatu da.

Hauek dira, besteak beste, gure lurraldeetan, sabana eta oihanean bizi diren animaliak.

Jakina, beste asko badaudela, hala nola, intsektu ugari, mota guztietakoak, errinozeroak ere bai, gazelak, zera... beste hori, zera... nola du izena?... (Gogora ekarri nahian) zera... mingainaren puntan baitut... baietz zuek jakin gurekin bizi diren beste animalien izenak (Haurren laguntzaz)

Hori da, pantera.

Lehoia ere bai.

Elefanteak, gorilak jakina, jirafa lepo luzeak, hipopotamoak.

Ederki!

Hemen bizi garenon zerrenda oso osorik esan duzue.

Ene ustez ez da inor falta.

(Parodia eginez, Tarzan-en oihu klasikoak entzunen dira.)

(Urrutian hasieran, gero eta hurbilago segidan)

ANIMALIAK.- (Dauden geldialditik atera eta eskuak burura eramanez, postura horretan geldituko dira, guztiok batera, hitzak erremarkatuz) Ez da posible!

Tarzan!

(Airetik etorria bezala eszenatokiaren erdian itzulipurdika eroriko da, baldarki.)

(Bi segundu barru, libre dagoen soka-liana bat bere buru gainean eroriko zaio)

ANIMALIAK.- (Hatzez seinalatuz) Bai, bera da.

Tarzan!

Hauxe bakarrik behar genuke!

(Ezkontzetan hain sonatua den Marcha nupcial delakoaren melodiaz) Tatxan, tatxan.

Tatxan, Tarzan!

TARZAN.- (Sutan) Txitaaaa!

Txitaaaa!

Etorri hona berehalaxe!

TXITA.- (Tximua da, baina Tarzanen maiordomoa dela adierazteko detaileren bat janzkeran, adibidez, pajarita eta txake-jaka bat) Bai, Tarzan.

Zer nahi duzu?